Eguraldi iragarpena

Giro eguzkitsua eta beroagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko uztailaren 8a

Goizean goizetik giro urdina nagusituko da, nahiz eta, behe-laino pixka bat ager daitekeen. Arratsaldean beroaren eraginez bero-hodeiren bat agertuko da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Haizeak ekialde/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoek koska polita egingo dute gora, 26-27ºC-tan joaz goia.

Osteguna (uztailak 9)

Giro eguzkitsua, baina zertxobait ezegonkorra. Goizean, goi-hodei batzuk salbu, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean aldiz, batetik bero-hodei batzuk garatuko dira eta bestetik behe-hodeiak sartzen joango dira itsasotik. Ekaitzetarako proportzioa txikia da, baina ezin da baztertu txokoren batean ekaitza lehertzea. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatzeko eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, goia 27-29ºC-tan joaz. Iluntzean ipar-mendebalarekin nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!