Eguraldi iragarpena

Egonkortzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean hodeigune dezente agertuko da, baina eguerditik aurrera geroz eta ostarte zabalagoak irekiko dira, zerua hodei gutxirekin geratuz. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoak igo egingo dira, 23-24ºC-tan joaz goia.

Asteazkena (uztailak 8)

Giro eguzkitsua eta beroagoa. Goizean goizetik giro urdina nagusituko da, nahiz eta, behe-laino pixka bat ager daitekeen. Arratsaldean beroaren eraginez bero-hodeiren bat agertuko da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Haizeak ekialde/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoek koska polita egingo dute gora, 26-27ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!