Ekainaren 19an bete ziren 100 urte Fernando Aire 'Xalbador' jaio zela Urepelen. Haren hitzekin osatutako kantuekin osatu dugu Entzuteko Jaioak. Besteak beste, Estitxu, Anje Duhalde, Benito Lertxundi, Mikel Laboa edota Imanolen kantuek osatu dute zerrenda.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?