Eguraldi iragarpena

Giroak altxatzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko uztailaren 3a

Goizean oraindik ipar ukituko haizearekin hodei ugari eta euri-langar pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera haizeak ipar-ekialdera egin, atertu eta ostarteak zabalduko dira, eguna giro politarekin amaituz. Tenperaturek gora egingo dute, maximoak 20-21°C-tan kokatuz.

Larunbata (uztailak 4)

Giro eguzkitsu eta sanoa. Goizean goiz behe-lainoa agertuko den arren, eguzkiak segituan xurgatuko du eta giro urdin eta eguzkitsua izango dugu egun osoz. Haizeak goizean ipar-ukitua izango du, eguerditik aurrera ipar-ekialdekoa finkatuz eta tenperatura maximoek koska polita egingo dute gora, eguneko erdiko orduetan 25-26°C-tan joaz goia.

Igandea (ekainak 5)

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Goizean berriz ere behe-laino puntu bat izango da baina hori altxa ostean giro eguzkitsua geratuko da. Arratsalde partean hodei gehiago ikusiko dira zeruan, baina garrantziarik gabeko hodeiak izango dira eta giro lasaia izango da egun osoz. Tenperaturak antzeko balioetan mugituko dira edo zertxobait goraxeago, maximoek 25-27°C-tan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!