Ostirala (uztailak 3)
Giroak altxatzera egingo du. Goizean oraindik ipar ukituko haizearekin hodei ugari eta euri-langar pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera haizeak ipar-ekialdera egin, atertu eta ostarteak zabalduko dira, eguna giro politarekin amaituz. Tenperaturek gora egingo dute, maximoak 20-21°C-tan kokatuz.