Eguraldi iragarpena

Giro nahasia eta freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko uztailaren 1a

Goizaldean zaparrada hondarren bat izango den arren, arratsaldeko lehen orduak arte giro lasaia izango da. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera hodeitza trinkotu eta arratsalde erditik aurrera euri txiki moduan zaparradaren bat edo beste izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta termometroak ez dira 22-23°C-tatik pasako.

Osteguna (uztailak 2)

Giro kaxkarra. Fronte batek eta ipar-mendebaldeko haize biziak giro estalia eta freskoa ekarriko digute. Euri zaparradak izango ditugu egun osoz. Ez dira zaparrada indartsuak izango baina egun guztian zehar botako du euria. Tenperaturek nabarmen egingo dute behera eta maximoak ez dira 17-18°C-tatik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!