Are gehiago ezgonkortuko da eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 25a

Goizean goizetik zeru hodeitsu xamarra izango da. Hala ere, goizean ateri eutsiko dio. Arratsaldean ordea bero-hodeiak ugaritu eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak handi xamarrak izango dira eta ez da baztertzen kazkabarra botatzea eta zaparrada gogorrak izatea. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, eguneko erdiko orduetan 27-28ºC-tan joaz goia.

Ostirala (ekainak 26)

Giro kaxkarra. Egun osoan hodeiak nagusi izano dira zeruan eta euri kontuak ere izango ditugu. Zaparradak egun osoz botako ditu eta tarteka ezin da baztertu ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat edo beste botatzea. Eguna amaitzerako giroa lasaitzen hasiko da. Haizeak iparraldetik joko du, bizi eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, maximoak 20-21ºC-tatik pasako ez direlarik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!