Giro beroa baina ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 24a

Zeruan jada hodei gehiago ikusiko dugu goizen goizetik. Orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira. Arratsaldean bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du.

Hala ere, ekaitzetarako proportzioa ez da handia eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak goizean eta arratsalde erdirarte hego-ekialdetik joko du eta horrekin termometroak 33-34ºC-tara igoko dira. Arratsalde erditik aurrera ipar-haizea sartu eta zertxobait freskatuko du.

Osteguna (ekainak 25)

Are gehiago ezgonkortuko da eguraldia. Goizean goizetik zeru hodeitsu xamarra izango da. Hala ere, goizean ateri eutsiko dio. Arratsaldean ordea bero-hodeiak ugaritu eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak handi xamarrak izango dira eta ez da baztertzen kazkabarra botatzea eta zaparrada gogorrak izatea. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, eguneko erdiko orduetan 27-28ºC-tan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!