Eguraldi iragarpena

Giro oso beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 23a

Hego-ekialdeko haizea sartuko zaigu eta horrek tenperaturen igoera nabarmena ekarriko du, berarekin bero handia ekarriz. Tenperaturek eguneko erdiko orduetan 33-34ºC bitartean joko dute goia. Zeruari dagokionez aitzakia gutxi. Egun osoan zehar zeru urdina nagusituko da.

Asteazkena (ekainak 24)

Giro beroa baina ezegonkorra. Zeruan jada hodei gehiago ikusiko dugu goizen goizetik. Orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira. Arratsaldean bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du. Hala ere, ekaitzetarako proportzioa ez da handia eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak goizean eta arratsalde erdirarte hego-ekialdetik joko du eta horrekin termometroak 33-34ºC-tara igoko dira. Arratsalde erditik aurrera ipar-haizea sartu eta zertxobait freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!