Eguraldi iragarpena

Eguraldia altxatzen hasiko zaigu pixkanaka

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 18a

Goizean oraindik hodeitza handia izango da eta euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Eguerditik aurrera atertu eta eguna amaitzerako ostarte batzuk izango ditugu. Haizeak ipar ukitutxo bat izango du eta tenperatura maximoak koskatxo bat igoko dira, eguneko erdiko orduetan 17-18ºC-tan joaz goia.

Ostirala (ekainak 19)

Eguraldi egonkorra. Zeruan oraindik hodei dezente agertuko da, batez ere, goizean. Hala ere, ez da euririk egiterik espero. Arratsaldean hodeitza saretzen joango da, eguna amaitzerako ostarte zabalak ikusiko ditugularik. Haizeak aldakor joko du goizean, arratsaldean iparraldetik finkatuz eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, eguneko erdiko orduetan 18-19ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!