Eguraldi iragarpena

Giro nahasiak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 17a

Egun osoz zeruan hodeiak nagusituko dira eta euri zaparradaxka batzuk izango ditugu. Zaparradak egun osoz izango dira baina orokorrean ahulak eta oso tartekatuak. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturek beste koskatxo bat behera egingo dute, 16-17ºC-tan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

Osteguna (ekainak 18)

Eguraldia altxatzen hasiko zaigu pixkanaka. Goizean oraindik hodeitza handia izango da eta euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Eguerditik aurrera atertu eta eguna amaitzerako ostarte batzuk izango ditugu. Haizeak ipar ukitutxo bat izango du eta tenperatura maximoak koskatxo bat igoko dira, eguneko erdiko orduetan 17-18ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!