Eguraldi iragarpena

Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 16a

Fronte batek eta ipar-mendebaldeko haize biziak euri-giroa ekarriko digute. Zerua egun osoz oso hodeitsu egongo da eta euri zaparradak izango ditugu. Zaparrada ugarien eta handienak arratsaldean botako ditu, non orduan ez den baztertzen ekaitzak jotzea. Termometroek behera egin eta ez dira 17-18ºC-tatik pasako.

Asteazkena (ekainak 17)

Giro nahasiak jarraipena izango du. Egun osoz zeruan hodeiak nagusituko dira eta euri zaparradaxka batzuk izango ditugu. Zaparradak egun osoz izango dira eta, nahiz eta, oso mardulak ez izan, euri-litro batzuk pilatuko dira. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturek beste koskatxo bat behera egingo dute, 16-17ºC-tan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!