Garikoitz Plazaola Eguzki talde ekologista eta antinuklearreko kidearekin hainbat gai jorratu ditugu gaurko saioan. Hasteko, orain gutxi izan den Gladys del Estalen hilketaren 41. urteurrena izan dugu gogoan. Kantauri itsasoan plastiko ugari dagoela ere izan dugu hizpide. Horrez gain, Zizurkilgo Papelera del Oriaren isurketaren inguruan egin duten salaketa azaldu du. Bukatzeko, Naturkon koordinakundeak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela-eta zabaldu duen gutunari buruz hitz egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?