Entzuteko jaioak

Mikel Azpirozen ibilbideari errepasoa

Jon Miranda Labaien 2020ko ekainaren 30a

Sei urte zituela hasi zen Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) pianoa jotzen, musika klasikoko ikasketak egin, eta oso garaiz hasi zen etxeko tokadiskoak jotzen zuen guztia entzuten; musika afroamerikarrak ukitu zuen bereziki.

Hammond B3-aren xarmak harrapatuta, Elkano Browning Cream taldea sortu zuen. Aurretik Lau Behi eta Parafunk taldeetan ere ibilia, hainbat bakarlariri lagundu izan die teklatuan, besteak beste, Jabier Muguruza edo Gariri. Bakarkako bi lan ere kaleratu ditu pianoarekin. Bere ibilbidearen errepaso laburra duzue hemen entzungai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!