Eguraldi iragarpena

Giroa nahastu egingo zaigu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 11

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin giro lasaia eta atsegina izango dugu, non hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren eta tenperatura maximoak 19-20ºC-tan errendituko diren. Eguerditik aurrera haizea ipar-mendebaldera aldatu, fronte bat sartu eta euritara joko du. Zaparrada mardulak botako ditu eta gainera ez da baztertzen ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat botatzea.

Ostirala (ekainak 12)

Giro nahasia. Goizaldean oraindik zaparradaren bat izango dugu. Ondoren goiz erditik arratsaldeko lehen orduak arte giro lasaia izango dugu, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik. Arratsalde erditik aurrera zaparrada batzuk itzuliko dira eta tarteka mardul botako du. Haizeak hego-mendebaldetik zakar xamar joko du eta tenperatura maximoak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 21-22°C-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!