Eguraldi iragarpena

Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 10a

Goizean oraindik ere giro iluna izango dugu eta tarteka euri zaparradaxka batzuk izango dira. Orokorrean zaparrada ahulak izango dira. Eguerditik aurrera geroz eta euri gutxiago egingo du, iluntze alderako atertuz eta ostartetxoren bat edo beste irekiz. Haizeak iparretik ahul joko du eta termometroek koska pare bat gora egingo dute, maximoak 19-20ºC-tan errendituz.

Osteguna (ekainak 11)

Giroa nahastu egingo zaigu. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin giro lasaia eta atsegina izango dugu, non hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren eta tenperatura maximoak 19-20ºC-tan errendituko diren. Eguerditik aurrera haizea ipar-mendebaldera aldatu, fronte bat sartu eta euritara joko du. Zaparrada mardulak botako ditu eta gainera ez da baztertzen ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat botatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!