Eguraldi iragarpena

Giro bustiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 9a

Zaparrada giroa nagusituko da egun osoan, non goiz partean tarteka mardul eta nahiko sarri botako duen. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak eta ahulxeagoak izango dira, baina ez du atertzerik lortuko. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura maximoak ez dira 17-18ºC-tatik pasako.

Asteazkena (ekainak 10)

Giro motela. Goizean oraindik ere giro iluna izango dugu eta tarteka euri zaparradaxka batzuk izango dira. Orokorrean zaparrada ahulak izango dira. Eguerditik aurrera geroz eta euri gutxiago egingo du, iluntze alderako atertuz eta ostartetxoren bat edo beste irekiz. Haizeak iparretik ahul joko du eta termometroek koska pare bat gora egingo dute, maximoak 19-20ºC-tan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!