Entzuteko jaioak

Harkaitz Canoren unibertsoa, kantuz

Jon Miranda Labaien 2020ko apirilaren 22a

Idazle, zutabegile, gidoigile eta kantugile ere bada Harkaitz Cano lasartearra. 2003. urtetik hona hainbat talde eta bakarlarientzako osatu dituen letrak, kantu eginda entzun ditugu Entzuteko Jaioak saioan. Oskorri, Ken Zazpi, Lou Topet eta Tenpora bezalako taldeak eta Mursergo, Iker Lauroba, Petti, Sorkun eta Jabier Muguruza bezalako kantugileak entzun ditugu gaurko irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!