Kostako bazaio ere, giroa lasaitu egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 5a

Goizean oraindik euri zaparrada batzuk izango dira, non orokorrean ahul xamarrak izango diren. Eguerditik aurrera zaparradak geroz eta tartekatuagoak izango dira, iluntze-gau alderako erabat ateri geratuz. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, goizean bizi, egun amaieran ahul eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira 19-20ºC-tan joaz goia.

Larunbata (ekainak 6)

Giro lasaiarekin hasi arren eguna, orduek aurrera egin ahala eguraldiak okerrera egingo du. Goizean goiz giro argia izango da eta ostarte batzuk ikusiko ditugu. Eguerditik aurrera zerua estali eta euritara joko du. Hasiera batean zaparradak ahulak izango dira, baina orduek aurrera egin ahala zaparradek indarra hartuko dute. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoak antzeko balioetan ibiliko dira, maximoak 19-20ºC-tan errendituz.

Igandea (ekainak 7)

Giro tristearekin hasiko da eguna, baina orduek aurrera egin ahala giroa lasaituko da. Goizean zerua estalirik egongo da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu, orokorrean intentsitate ahulekoak. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta zerua zertxobait saretuko da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, giro freskoa utziz eta maximoak 17-18ºC-tatik pasako ez direlarik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!