Eguraldi iragarpena

Giro euritsu eta freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 4a

Fronte batek eta ipar-mendebaldeko haizeak euri giroa ekarriko digute. Euri zaparradak egun osoz emango dira, baina indartsuenak goiz erditik aurrera eta eguneko erdiko orduetan izango dira.

Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura maximoek nabarmen behera egingo dute, eguneko erdiko orduetan gehienez 18-19ºC-tara iritsiko direlarik.

Ostirala (ekainak 5)

Kostako bazaio ere, giroa lasaitu egingo da. Goizean oraindik euri zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul xamar botako duen. Eguerditik aurrera zaparradak geroz eta ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira, iluntze-gau alderako erabat ateri geratuz. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, goizean bizi, egun amaieran ahul eta tenperatura maximoak ez dira 18-19ºC-tatik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!