Eguraldi iragarpena

Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 3a

Goizean goizetik zeruan hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek euria ere utziko digute. Goizean zaparrada tartekatuak izango dira. Arratsaldean aldiz, zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, bizi eta tenperaturak jaitsi egingo dira, maximoak 22-23ºC-tan errendituz.

Osteguna (ekainak 4)

Giro euritsu eta freskoa. Fronte batek eta ipar-mendebaldeko haizeak euri giroa ekarriko digute. Euri zaparradak egun osoz emango dira, baina indartsuenak eguneko erdiko orduetan izango dira. Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura maximoek nabarmen behera egingo dute, eguneko erdiko orduetan gehienez 18-19ºC-tara iritsiko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!