Giro nahasi xamarrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 2a

Goiza lasaia eta polita izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik. Eguerditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitz arrisku txikia izango da eta, nahiz eta, puntualki ekaitzen bat leher daitekeen, egunaren gehienean ateri eutsiko dio. 

Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz eta tenperatura maximoek 25-26⁰C-tan joko dute goia.

Asteazkena (ekainak 3)

Giro nahasiagoa izango dugu. Zeruan hodeitza handia izango da lehen ordutik eta hodei hauek euria ere utziko digute. Goizean zaparradak tartekatuak eta nahiko ahulak izango dira. Arratsaldean ordea intentsitate handiagoz botako du eta puntualki ekaitzak jo eta zaparrada mardul xamarrak botako ditu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoak ez dira 23-24⁰C-tatik pasako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!