Uda bete beteko giroa izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko mai. 29a, 05:57

Goizean goizetik zeru urdina nagusituko da eta eguzkiak gogotik berotzeko aukera izango du. Arratsaldean bero-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak hego/hego-ekialdeko ukitu bat izango du eta tenperatura maximoak balio altuetan kokatuko dira, eguneko erdiko orduetan 29-30⁰C-tan joaz goia.

Larunbata (maiatzak 30)

Antzeko giroarekin jarraituko dugu. Berriz ere hego/hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta horrekin termometroak balio altuetan kokatuko dira beste behin, maximoak 29-30⁰C-tan kokatuz. Zeruan goizean goizetik zeru urdina nagusituko da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joerarik gabe.

Igandea (maiatzak 31)

Giroak zertxobait ezegonkortzera egingo du. Goiza eta arratsaldeko lehen orduak lasaiak izango dira. Aurreko egunetan baina hodei gehiago ikusiko da, batez ere, goi-hodeiak, baina giro argia izango da. Arratsaldean pixkanaka bero-hodeiak garatu eta arratsalde erdi, iluntzerako ekaitzen bat edo beste lehertuko da. Ekaitzak ez dira oso gogorrak izango, baina Tolosaldeako txokoren batean mardul botako du. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta termometroak antzeko balioetan edo zertxobait goraxeago kokatuko dira, 29-31⁰C bitartean joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!