Eguraldi iragarpena

Giro eguzkitsu eta beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko maiatzaren 28a

Goizean goizetik zeru urdina nagusituko zaigu eta eguzkiak gogotik berotzeko aukera izango du.

Arratsaldean zehar bero-hodeiren bat edo beste garatuko da baina ez du ekaitzetarako joerarik izango. Haizeak ekialde/hego-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, eguneko erdiko orduetan 29-30ºC-tan joaz goia.

Ostirala (maiatzak 29)

Antzeko giroa. Hego-haizeak bero handi xamarra ekarriko digu. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin mantenduko da eta horrekin eguzkiak bere lana egin ahalko du. Arratsalde partean bero-hodeiren bate edo beste izango dugu baina garrantziarik gabekoak. Termometroak balio altuetan ibiliko dira, maximoak 28-30ºC-tan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!