Eguraldi iragarpena

Giro eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko maiatzaren 27a

Goizeko behe-lainoa desegin ostean, giro eguzkitsua nagusituko da egun osoz, nahiz eta, uneren batean goi-hodeiren bat edo beste ikusi eta arratsalde erditik aurrera bero-hodeiren bat garatu. Bero-hodei hauek ez dute ekaitzik utziko. Haizeak ipar-ekialdera egingo du eta tenperatura maximoek nabarmen gora egingo dute, 24-25ºC-tan joaz goia.

Osteguna (maiatzak 28)

Giro eguzkitsu eta beroa. Goizean goizetik zeru urdina nagusituko zaigu eta eguzkiak gogotik berotzeko aukera izango du. Arratsaldean zehar bero-hodeiren bat edo beste garatuko da baina ez du ekaitzetarako joerarik izango. Haizeak ekialde/hego-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, eguneko erdiko orduetan 29-30ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!