Eguraldi iragarpena

Giro lasaia izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko maiatzaren 26a

Giro lasaia izango dugu. Goizean hodei dezente agertuko da zeruan, baina garrantziarik gabeko hodeiak izango dira. Eguerditik aurrera ostarteak irekiko dira eta arratsaldea giro nahiko eguzkitsuarekin emango dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoek 20-21ºC bitartean joko dute goia.

 

Asteazkena (maiatzak 27)

Giro eguzkitsu eta epela. Goizeko behe-lainoa desegin ostean, giro eguzkitsua nagusituko da egun osoz, nahiz eta, uneren batean goi-hodeiren bat edo beste ikusi eta arratsalde erditik aurrera bero-hodeiren bat garatu. Bero-hodei hauek ez dute ekaitzik utziko. Haizeak ipar-ekialdera egingo du eta tenperatura maximoek nabarmen gora egingo dute, 24-25ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!