Eguraldi iragarpena

Giro nahiko beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko maiatzaren 20a

Egun osoan zerua ia erabat garbi egongo da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoek koska polita gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 27-28⁰C-tan joko dutelarik goia.

Osteguna (maiatzak 21)

Giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Egun osoz zerua erabat urdin mantenduko da, nahiz eta, lehen orduetan hodeixkaren bat edo beste azal litekeen. Haizeak aldakor joko du eta tenperaturak altuak izaten jarraituko dute, maximoek 26-27⁰C-tan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!