Koronabirusa

"Lehen arduragabekeria baldin bazen, hau oraindik eta arduragabeagoa da"

Ataria 2020ko mai. 12a, 20:00

Argazkia: LAB sindikatua

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Hezkuntza Sailaren azken erabakiak kritikatu dituzte, "langile zein ikasleen osasuna, eta ondorioz gizarte osoarena, arrisku larrian" jartzea leporatuta. Bihar, asteazkena, 11:00etan elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Hezkuntza Sailaren ikastetxeetarako itzulera planaren ezaugarri nagusia "inprobisazioa, prezipitazioa eta zehazgabetasuna" dira sindikatuentzat. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT ez daude ados Kristina Uriarte sailburuaren erabakiekin, ez lehen eta ez orain. Horren aurrean, bihar, mobilizatzea erabaki dute, Bilbon.

Ikastetxeen itxiera eta ondorena, gaur arte

Sindikatuen idatzia osorik:

Hezkuntza Sailak ikasketa presentzialetara itzulera ikastetxe bakoitzaren ardurapean uzteko erabakia are arduragabeagoa litzatekeela salatzen dute sindikatuek

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek EAEko hezkuntza Sailari eskatzen diete bere ardurak bere gain hartzeko, osasuna bermatuko duten baldintzak ahalbideratzeko eta itzulera neurriak eragileokin negoziatzeko. Sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Bilbon maiatzaren 13rako.
 

Hezkuntza Sailburuak pasa den Ostegunean hezkuntzako hainbat eragileri  aurkeztutako plana, hezkuntza eragileekin negoziatu eta landu gabeko plana izan da. Plan horretan jaso beharko lirateken irizpide zein neurriak aplikatu, aurrera eraman, bete eta betearazi beharko dutenen parte hartzerik gabe Hezkuntza Sailak hartutako aldebakarreko erabaki baten aurrean gaude beraz.

Behin plana ezagututa gainera, sindikatuon deialdiari jarraituz gaur burutu dugun bileran  hezkuntza eragileok ondorio komun batera iritsi gara, gaur gaurkoz langile zein ikasleen osasuna bermatuz datorren maiatzaren 18tik aurrera itzulera abian jartzeko baldintzarik ez dagoela. Are gehiago, familien zein ikasleen iritzia, langileen ordezkariena bezalaxe, ez dela inolako momentuan kontuan hartu eta osasunaren ardura ere haingan jarri dutela.

Plana, motz geratzen diren segurtasun irizpide orokorregiak jasotzera mugatzen da. Hezkuntza Sailak irizpide orokor horiek betetzeko hartuko diren neurriak ikastetxeekin landu gabe hartu ditu, baita neurri horiek abian jartzeko baliabideak aurreikusi gabe ere, zentruetako zuzendaritzengan neurrigabeko ardura maila ezarriz. Itzulera planaren ezaugarri nagusia inprobisazioa, prezipitazioa eta zehazgabetasuna direla esan dezakegu beraz.

Egoera honetan erabateko arduragabekeria litzateke datorrean maiatzaren 18an planteatutako itzulera abian jartzea, langile zein ikasleen osasuna, eta ondorioz gizarte osoarena, arrisku larrian jarriko litzatekeelako.

Planak Hezkuntza Komunitate osoaren gaitzespena eta kritika jaso ditu ezagutzera eman zenetik. Komunikabideen bidez jakin dugunez, eta eragindako presioaren eraginez, badirudi Hezkuntza Sailak bere erabakia aldatu dezakeela. Hezkuntza Sailak Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta DBH4n ikasketa presentzialetara itzultzea edo ez, zein datetan eta zein baldintzetan, ikastetxe bakoitzaren esku uztea planteatuko luke. Erabaki hau are arduragebekia handiagotzat jotzen dugu eragileok sindikatuok. Alde batetik, osasuna bermatu gabe jarraitzen duen bitartean, Hezkuntza sailak ardura guztia ikastetxeen, familien eta ikasleen  bizkar gainean jartzen duelako, bere arduraz beste larriki kale eginez. Hezkuntza Sailari dagokio osasuna bermatzeko irizpide zehatzak, protokoloak, neurriak eta hauek aurrera eramateko baliabideak plan egoki batean jaso eta aurreikustea, ondoren ikastetxe bakoitzak bere autonomiaren baitan aurrera eraman ahal ditzan. Bestetik, erabakia ikastetxe bakoitzaren esku utzita, ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko arrakalak sortu edo areagotzeko arrisku argia duelako, batzuk ikasketa presentzialak jasoko lituzketelako eta besteek ez esaterako. Dagoeneko egoera honek ikasleen arteko hezkuntza prozesuetan eragin duena.

Idatzi hau sinatzen dugun sindikatuok, hezkuntza sailari galdegiten diogu bere ardurak bere gain hartzeko, hezkuntza eragile bakoitzarekin, dagokion esparruan, itzulera neurriak negoziatu ditzala eta osasuna bermatzeko neurriak ahalbideratu ditzala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!