Eguraldi iragarpena

Giro iluna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko maiatzaren 13a

Zerua oso hodeitsu egongo da egun osoz eta euria ere izango dugu. Euria gehienbat goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte izango da.

Gainera zaparrada mardulak izango dira eta nahiko sarri botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera atertzen hasi eta egun amaierarako giro lasaia geratuko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak ez dira 15-17⁰C-tatik pasako.


Osteguna (maiatzak 14)
Giro ezegonkorra. Egun osoz hodeitza handia izango dugu eta euri kontuek ere gure artean jarraituko dute. Goizean orokorrean zaparrada ahulak eta tartekatuak izango dira. Arratsaldean bero-hodeiak garatzen joango dira eta iluntze-gau alderako puntualki ekaitzen bat edo beste izango da. Haizeak iparraldetik joko du eta termometroak beste egun batez ez dira 15-17⁰C-tatik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!