Koronabirusa

Hainbat ekitaldi eta jarduera bertan behera geratu dira eskualdean

Tolosaldeko Ataria 2020ko mar. 13a, 09:58

Tolosaldeko udalek, elkarteek eta eragileek antolatutako jarduera eta ekitaldi gehienak eten egin dituzte. Prebentzio neurri gisa hartu dituzte erabaki horiek.

Honako ekitaldiak bertan behera geratu dira. Oharrak jaso ahala eguneratuko dugu zerrenda:

  • TAKek batelen jardunaldia ez jokatzea erabaki du, eta entrenamenduak eten dituzte.
  • TOPAk bihar egitekoa zuen elkarretaratzea bertan behera utzi du.
  • Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa bertan behera geratu da.
  • Behar Zana pilota elkarteko ekintza guztiak, bertan behera. Besteak beste, II. Berdel Pilota Festa.
  • Oinkari Dantza Taldeak antolatutako Dantzari Eguna, bertan behera.
  • Aiztondo Klasikoa txirrindularitza proba, bertan behera.
  • Ibarrako kultur etxean proiektatzekoa ziren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala, bertan behera.
  • Zizurkilgo Blues Gaua, bertan behera.
  • Zizurkil eta Txirrindularitza erakusketa, Atxulondo kultur etxean, eten egin dute.
  • Martxoaren 17an Adunan eskaintzekoak ziren Ahizpatasun Hariak dokumentala, bertan behera.
  • Orexako Dama Beltzak taldearen kontzertua, bertan behera.
  • Intujai Teatroak antolatzen duen Ahoz Aho jaialdia, bertan behera.
  • Harituz bertsozale elkarguneak bertan behera utzi ditu datozen 15 egunetako bertso eskola eta aisialdiko ekintzak.
  • Intxurre F.T.k futbol jarduera guztiak eten ditu, baita entrenamenduak ere.
  • Tolosaldeko Gazte Asanbladak erabaki du bertan behera uztea gaur ostirala, Zizurkilgo Kaxilda gaztetxearen alde egitekoa zen elkarretaratzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!