Eguraldi iragarpena

Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko martxoaren 12a

Egun osoan zerua estalirik mantenduko da. Hodei hauek gainera arratsalde-iluntze aldera euri pixka bat ere utziko dute, zaparrada ahul modura.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta termometroek nabarmen egingo dute behera, maximoak 14-16⁰C bitartean errendituz.

Ostirala (martxoak 13)

Hobera egingo du eguraldiak. Eguerdi aldera bitarte oraindik zerua nahiko estalirik egongo da eta euri txikia egingo du. Ondoren, atertu eta ostartetxo batzuk zabalduko zaizkigu. Haizeak iparretik joko du eta termometroek koskatxo polita behera egingo dute, maximoak 11-13⁰C-tan geratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!