Haizeak norabide aldakorra izango du eta tenperatura maximoak asko igoko dira, goia 17-19⁰C bitartean joaz.
Asteazkena (martxoak 11)
Giro are epelagoa. Termometroek beste koska polita egingo dute gora eta udaberri sasoiko tenperaturak izango ditugu, maximoek 20-22⁰C bitartean joko dutelarik goia. Zeruan azken orduetan izan ezik, apenas ikusiko dugun hodeirik eta giro eguzkitsua nagusituko da.