Azken eguna, mozorro lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2020ko martxoaren 8a

Aurtengo mozorro lehiaketako argazki bat

ATARIAren mozorro lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Gaur gaueko 23:59ak arte bidali ahal izango dira argazkiak.

Lehen saridunak, Epaimahaiaren sariak, Aldekoa Landetxean bi pertsonarentzako gau bateko egonaldia, Suite Baztan jacuzzidun logelan eta gosariarekin, irabaziko du.

Bigarren saridunak, ataria.eus-eko erabiltzaileen sariak alegia, lau pertsonarentzako otordu bat dastatu ahal izango du Adunako Zabala sagardotegian. Eta parte hartzen duten Atarikideen artean, berriz, Lurlan Bistrot-en bi lagunentzako bina afari zozkatuko dira.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!