Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
- Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
Argazkiaren ezaugarriak:
- 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
- Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
- 2020ko inauterietako argazkiak izan beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko epea: martxoaren 8a.
Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bozketa:
- Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa martxoaren 9an hasiko da, eta martxoaren 22ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.
Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:
- Epaimahaiaren saria: Aldekoa Landetxean bi pertsonarentzako gau bateko egonaldia: Suite Baztan jacuzzidun logelan eta gosariarekin.
- ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: lau pertsonarentzako otordu bat Adunako Zabala sagardotegian.
- Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Lurlan Bistrot-en bi lagunentzako bina afari zozkatuko.
Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 27an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.
Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.