Mozorro lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Ataria 2020ko martxoaren 5a

Inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartzeko eguna igandea da! Ez gelditu zure argazkia partekatu gabe, sari ederrak irabaz ditzakezu.

Inauterietan guztiok pentsatzen dugu gure mozorroa onena dela,baina egia al da? Erakutsiguzu guri eta Ataria.eus-eko irakurleei zein dotorea izan den zure aurtengo mozorroa, sari bikainak ditugu zuretzako!

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: Aldekoa Landetxean bi pertsonarentzako gau bateko egonaldia: Suite Baztan jacuzzidun logelan eta gosariarekin.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: lau pertsonarentzako otordu bat Adunako Zabala sagardotegian.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Lurlan Bistrot-en bi lagunentzako bina afari.

 

Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira ataria.eus-era eta igande honetan, martxoaren 8a, izango da irudiak bidaltzeko azken eguna.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!