Eguraldi iragarpena

Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko martxoaren 3a

Egun osoz hodeiak izango dira protagonista eta hodei hauek euria utziko digute. Goizean botako du euri gehien; arratsaldean zaparradak askoz tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, ordu askotan ateri mantenduz.

Atzokoarekin alderatuz askoz euri gutxiago izango da. Haizeak mendebaldetik joko du eta termometroek 10-12⁰C-tan joko dute goia. Elur-maila goizean 600-800 metrotan egongo da baina arratsaldean asko igoko da.

Asteazkena (martxoak 4)

Giroa lasaitzen joango da. Goizean oraindik euri zaparrada batzuk izango ditugu, orokorrean ahulak. Arratsaldean pixkanaka atertzen hasiko da eta egun amaierarako ateri geratuko da. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuz eta termometroak 13-15⁰C bitartean geratuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!