Ane Zubia eta Oibar Olano: "Aurtengo helburua ez da finala, probatzea eta ea buruarekin gustura geratzea lortzen dugun"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko otsailaren 28a

Alegiako Kaleberako festetako bertsoaldiak eta Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan lehen aldiz parte hartuko duten bi gazteekin egindako elkarrizketa.

Otsailaren 28an, ostiralean, ekingo zaio aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketari eta Tolosaldeko lau ordezkarietatik birekin egon gara: Oibar Olano eta Ane Zubia bertsolariekin. Beraien bertso eskolan sartu gara eta lan nola egiten duten jakiteaz gain, beraien bertso ibilbide laburrak eta beraien asmoak zuenganatu ditugu.
 
Tartean, pasa den urteko irailaren 14ko, Kaleberako festetako bertso saioaz gozatu dugu: Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzu.
 
Irratsaio amaierako kantua: Ene mutillik ttipiena (letrak: anonimoak XVIII. mendea; musika: Mikel Urdangarin).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!