(H)ari naizela

Joxin Azkue: "Herri txikietan kontzientzia minimo bat baldin baduk, oso zaila duk eskakeatzea"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko otsailaren 21a

Zizurkilen bizi den azpeitiarrak Pello Mari Otañoren inguruan lan handia egin du. Tartean Irurako bertso bazkariko bertsoaldiak entzun ditugu.

Joxinekin irratsaio gehiago ere osatu daitezke. Gaurkoan, bere ibilbidean eta bertsolaritzari lotuta kontuak arakatu ditugu baina, Pello Mari Otañoz dakienarekin zenbait irratsaio egin daitezke.
 
Azpeitiako bere haurtzarotik, soldaduskara eta Zizurkildik barrena, Larramendi Bazkunara eta Hernandorena Elkartera. Ibilbide horietan, bertsolaritzaren bidegurutzeaz galdetu diogu eta amaiera aldera, Pello Mari Otañoren ibilerak eta Hernandorena Kultur Elkartean bere oroimena gordetzeko egin duten lanaz ere jardun zaigu Joxin.
 

Tartean, Irura Bizi elkartekoek urtarrilaren 25ean antolatu zuten bertso babarrun bazkariko bertsoaldiak ekarri ditugu. Bertan, 100enbat lagun bildu ziren Haritz Mujika eta Ane Labaka bertsolariekin.
 
Irratsaio amaierako kantua: Lehen floria (Hitzak: XIX . mendea anonimoak eta musika: Benito Lertxundi)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!