Eguraldi iragarpena

Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko otsailaren 19a

Goizean hodei batzuk agertu arren, eguerditik aurrera ostarteak nagusitu eta arratsalde partea eguzkitsua izango da.

Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta horrekin tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira, 12-14⁰C-tan joaz goia.

Ostegun Gizena (otsailak 20)

Giro argi eta nahiko epela. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin giro eguzkitsua izango dugu eta tenperaturak ere oso atseginak izango dira, eguneko erdiko orduetan 16-18⁰C bitartean joaz goia. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du, freskatzen hasiko da eta eguna amaitzerako hodei dezente agertuko da zeruan. Hala ere ez da euririk egiterik espero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!