Giro eguzkitsua eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ots. 14a, 05:58

Goizaldean eta azken orduetan hodeigune batzuk agertu arren, gainontzeko orduetan zeru urdina nagusituko zaigu.

Haizeak aldakor xamar joko du, lehen eta azken orduetan hegotik finkatuz eta tenperatura maximoek beste koska pare bat gora egingo dute, 16-18⁰C-tan joaz goia.

Larunbata (otsailak 15)

Kalderero eguna giro epel eta eguzkitsuarekin dator. Egun osoz hego/mendebaldeko haizeak joko du, arratsaldean tarteka bizi eta horrekin tenperatura maximoek gora egingo dute, urte sasoi honetarako balio altuetan geratuz. Maximoak 19-21⁰C bitartean errendituko dira, baztertu gabe Tolosaldeako txokoren batean goraxeago geratzea. Zeruan aldiz, ia egun osoz zeru urdina nagusituko da.

Igandea (otsailak 16)

Giro epel eta argiarekin jarraituko dugu. Zeruan goi-hodei gehixeago agertuko da, batez ere, egunaren bigarren zatian, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe. Ondorioz, egun osoan zehar giro argia izango dugu. Haizeak hego-mendebaldetik eta tarteka bizi jotzen jarraituko du. Tenperatura maximoek beste koskatxo bat gora egin eta 20-22⁰C-tan joko dute goia.

INAUTERIETARAKO JOERA

Momentuko aurreikuspenak jarraituz, ostegunean txupinazo garaian giro lasaia izango dugula dirudi. Hala ere, egun amaieran fronte batek euria ekarriko luke. Kaskarraldiak ostiralean iraungo luke, ondoren asteburuan giro lasai eta nahiko epela geratuz. Lasaialdi horrek astelehenean ere jarraipena izango duela dirudi, astearterako beste fronte batek euria eta tenperatura hotzagoak ekarriko dituelarik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!