(H)ari naizela

Aitor Atxega: "'Erik eta Win' ikuskizunean musikarion ekarpena doinuetan antzemango da, bertsoetan ohikoak ez diren doinu eta metrikekin”

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko otsailaren 6a

Aitor Atxega lasartearra musikaria da eta Buhameak taldearekin Erik eta Win ikuskizuna taularatuko dute, eta gurean izan da.

90eko hamarkadan baxua jotzen hasi zen berbena taldeetan. Ondoren, Mal de Ojo taldearekin egin zituen mende honen lehen urteak eta 2000ko hamarkadako bigarren erdian hasi zen bertso munduan gehiago murgiltzen. Bertso musikatuetan aritzen da Eñaut Agirrerekin eta Buhameak taldearekin Ez gara Palestinaz ari arrakastatsuaren ostean, Erik eta Win proiektuarekin taularatuko dira otsailaren 7an.
Horretaz guztiaz eta gehiagoz aritu da gurean.
Irratsaio amaierako kantua: Itsasoa laino dago (Letra: anonimoa; musika: Kepa Junkera).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!