Eutsi Goiari! (zaharra)

Eskalada, xarea eta Tolosako Kirol Gala

Ataria 2020ko urtarrilaren 16a

Gaurko saioan, Aimar Uson eskalatzaile ibartar gaztea izango da protagonistetako bat. Irurako Ametsa Pilota Elkarteko Mikel Uzkudunek nesken arteko lehenengo xare partida ofizialaren berri emango digu, eta bukatzeko Tolosako Kirol Galaren sari nagusiak aipatu, eta kirolari onena izendatu duten Ane Iturriari egindako elkarrizketa entzungo dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!