Txantxaenean egoitza duen Adunako liburutegi berriaren inaugurazio ekitaldian entzundakoak jaso ditugu aste honetako saioan. Horrekin batera, Ruben Sanchez Bakaikoak idatzi duen 'Hondarrak' lehen nobelaz hitz egin dugu egilearekin. Saioa amaitzeko Alkizako liburuzainak gomendio bat luzatu digu gure apalategian zintzilikatzekoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?