Eguraldi iragarpena

Aldaketak izango dira eguraldian

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urtarrilaren 9a

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin giro lasaia eta nahiko epela izango dugu, hodeiak eta ostarteekin eta tenperatura maximoak 13-15⁰C bitartean kokatuz. 

Arratsaldeko lehen orduan haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zakartu egingo da eta fronte baten bisita izango dugu. Fronte honek arratsalde erdi eta gau partean euri zaparrada batzuk utziko dizkigu. Gainera, termometroek nabarmen egingo dute behera gau-parterako eta horrekin elur-maila eguna amaitzean 1.000 metrotan kokatuko da.

Ostirala (urtarrilak 10)

Giro triste eta motela. Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek euri pixka bat utziko digute. Euri gehien, batez ere, goizean egingo du. Arratsaldean oso gutxi botako du eta eguna amaitzerako atertuko du. Haizeak goizean ipar/ipar-mendebaldetik joko du, egun amaieran hegoaldetik finkatuz. Tenperaturak nabarmen jaitsi eta maximoak ez dira 9-11⁰C-tatik pasako. Elur-maila 1000-1100 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!