Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urtarrilaren 8a

Egun osoan zehar eta, batez ere, gau partean zeruan hodeigune batzuk agertuko zaizkigun arren, giro argia eta nahiko epela nagusituko da.

Haizea aldakor ibiliko da eta tenperatura maximoak zertxobait gorago kokatuko dira, eguneko erdiko orduetan 13-15⁰C bitartean joaz goia.

Osteguna (urtarrilak 9)

Aldaketak izango dira eguraldian. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin giro lasaia eta nahiko epela izango dugu, hodeiak eta ostarteekin eta tenperatura maximoak 13-15⁰C bitartean kokatuz. Arratsaldeko lehen orduan haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zakartu egingo da eta fronte baten bisita izango dugu. Fronte honek arratsalde erdi eta gau partean euri zaparrada batzuk utziko dizkigu. Gainera, termometroek nabarmen egingo dute behera gau-parterako eta horrekin elur-maila eguna amaitzean 1000 metrotan kokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!