Eutsi Goiari! (zaharra)

Egun historikoak

Imanol Garcia Landa 2019ko abenduaren 19a

Gaurko saioan hainbat gai izango ditugu: batetik, Miren Larrarte pilotariari egindako elkarrizketa entzungo dugu. Bestetik, igandean egingo den V. Irristaka Indoor Saria izango dugu hizpide. Horrez gain, igandean Asteasun egingo den harri-jasotze txapelketaren ingurukoen berri jasoko dugu. Xarea ere izango da protagonista, Irura eta kirol horren arteko loturak 100 urte bete dituela-eta egindako ekitaldien errepasoa egingo baitugu. Azkenik, atzo Tolosa eta Valladolid taldeek jokatutako Kopako kanporaketari buruz ariko gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!