Eguraldi iragarpena

Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 19a

Hego-haizeak indartsu joko du, egunaren amaieran oso zakar eta horrek termonetroak gorago ekarriko ditu, maximoak 15-17°C-tan kokatuz.

Zeruan goizean ostarte gehiago izango dugu. Arratsaldean zehar zerua estali egingo da eta gauean euri pixkat bat hasiko du.

Ostirala (abenduak 20)

Giro nahasiagoa. Goizean fronte baten eta mendebaldeko haizearen eraginez, euri zaparrada batzuk izango ditugu. Eguerditik aurrera haizeak hego-mendebaldera egin, atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Termometroek behera egin eta 12-14 °C bitartean joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!