Eguraldi iragarpena

Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 17a

Fronte batek eta ipar-mendebaldeko haizeak giro euritsu eta hotza utziko digute. Zaparradak gehienbat egunaren erdiko orduetan botako ditu, non mardulak eta ia etengabeak izango diren.

Gauean lasaitzera egingo du. Tenperaturak ez dira 10 °C-tatik pasako eta arratsaldean hoztera egingo du, elur-maila 1100-1200 metrotan utziz.

Asteazkena (abenduak 18)

Giro lasaia bueltan. Hego-haizeak zakar joko du, batez ere, arratsaldean eta horrekin termometroak gorago kokatuko dira, maximoak 11-13 °C-tan errendituz. Zeruan erdi eta goi-mailako hodei dezente izango diren arren, giro lasai eta ateria izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!