Pasahitza (zaharra)

Azaleko arazoei tiraka, garbigailuko eta ontzi garbigailuko xaboi naturalak egiten ditu

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko abenduaren 16a

Amaia Garmendia orendaindarrak Altzoko Olentzerotan Jakin-Minez ekitaldien barruan, garbigailurako eta ontzi garbigailurako xaboia naturala egiten ikasteko tailerra eskainiko du, gaur, 19:00etan.

Duela sei urte hasi zen gorputzerako xaboi naturalak egiten azaleko arazoak konpondu nahian. Harrez gero, ilerako ere xaboia egiten du, eta arropak osagai kimikoak dituzten produktuekin ez garbitzeko hautua egina du. Berak egiten duen xaboia naturalarekin egiten du garbigailurako xaboia, eta baita ontzi garbigailurakoa ere.

Garbi du, osasuna zaintzeaz gain, ingurugiroarentzat ere hobea da: "Kostua txikia da, kutsatu ere askoz gutxiago egiten duzu, errekak ez dituzu kutsatzen, plastikozko ontziak ez dituzu erabiltzen, eta hondakin gutxiago sortzen duzu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!