Argazki galeria

Amaierako agurretan, emozio patsetan

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko abenduaren 15a

Geratu da Gipuzkoako bertsoaren errota. Gaur jokatu da Gipuzkoako Txapelketako finala, Donostia Arenan. Beñat Gaztelumendi izan da garaile, eta bere aita Xabierrek jantzi dio txapela. Sariak banatu eta amaierako agurrak kantatu dituzten uneak bereziki hunkigarriak izan dira.

Irabazleari txapela jantzi aurretik, ordea, oroigarri bana jaso du finalista bakoitzak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik. Lau lagunek eman dituzte sariak. Saroi Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak, bi sari banatu ditu. Xabi Igoa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak ere beste bi oroigarri eman ditu.

Aurten, gainera, Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarrak omendu ditu txapelketak, eta Mikaela Kortajarenak, Elizegiren bilobak beste bi sari eman ditu. Azkenik, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen Karidadeko Benta taldeko Unai Mendizabal Mendi eta Igotz Alkorta zizurkildarrek ere sari bana banatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!